XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lanak eta egunak Groenlandiar hauentzat, arraina, bai freskoa, bai lehorra edota keztatua, elikaduraren oinarria da.

Baina Viking guztiengan baserritar sustrai sakonak bait dira, janari batzuek beren garrantzia gordetzen dute.

Ohizko elikua den garagar saldak ohorezko lekuan irauten du.

Esnekiak eta gaztak ere estimatuak dira.

Hala ere, izaki latz hauek beste edozein gauza baino gehiago haragi zati ederrak erreta, txingar gainean xigortuta, eta sutegi ondoan bertzetan poliki-poliki egositako haragia, maite dituzte.

Lur zekenean, barazki ziztrinak dio atsotitz batek.

Brattahlid-eko baratzak ez dira Islandia eta Norvegiakoak baino oparoagoak.

Ilarrak eta, batez ere, aza mardula barazkirik arruntenak dira.

Vikingoak ez die axola haundirik egiten.